Erandio 1969: Euskal Mugimendu Ekologistako lehen bi hildakoak espainiar polizia frankistaren eskutik
1994. urtean, EGUZKI euskal erakunde ekologistak (EUSKAL SARE GORRIAren atal honetan bertan aurkeztu dugu orain dela gutxi argitaratu duen Euskal Herria verde y roja liburua) Josu CERRATOren beste obra bat argitaratu zuen izenburu honekintxe: ERANDIO: Kutsadurak odola edan dio / 25 años después, de nuevo en el ojo del huracán, Eguzki-Zaleak, Bilbo, 1994.
EGUZKIren Koordinadora Nazionalak liburuaren atzeko azalean liburua eta bere autorea nolakoak ziren adierazten zuen, honelaxe: "Liburu honetan, Josu Cerrato Ocerin erandiotarrak Erandioko gertakari tamalgarriak bata bestearen atzetik aipatzen ditu, 1969an Bizkaiko hiri honek "aski da" esan zuenetik herrian zegoen aire-kutsadura jasanezina zela-eta. Ondorioak lazgarriak izan ziren: Polizia Armatuak Josu Murueta eta Anton Fernandez bizilagunak asasinatu zituen; baten batek esan zuen bezala, hildako biak "kutsaduragatik balaz hil dituzten bakarrak dira, nik dakidanez".
Garai hartako egunkarietako testuen interpretazio-lana da; pertsona famatuen adierazpenak jasotzen dira, urte haietan Erandion izan zen polizi errepresioa gertutik ezagutu zuen pertsona baten inpresio eta oroitzapenekin batera. Liburuan, Pilar Careaga, Luciano Rincón edo Martín Mateo bezalako pertsonaiak ageri dira, Euskal Herriaren historian gaurkotasun handia duten pertsonaiak, hain zuzen.
Ereduzko borroka baten kontaketa ona izateaz gain, Erandiori egiten zaion merezitako omenaldia ere bada liburua, Euskal Herria astindu zuen urri hartako 25. urtemuga gogoratzeko, hain justu; eta, hori guztia, gizon abertzale baten ikuspuntutik egin da, herri-mugimenduetako langile nekaezin baten, kolaboratzaile eta militante ekologista baten eta Erandioko udalean urte askotan ingurugiro-esparruan aritu izan den zinegotzi baten ikuspuntutik.
Etorkizunean liburuaren argitalpen erabatekoa hemen osatzeko asmoa dagoenez, EUSKAL SARE GORRIAk, jada, SARRERA kopiatu du: Nuestro castigado pueblo (Erandio: margen derecha de la Ría del Nervión, Area Metropolitana de Bilbao, Sur de Euskal Herria); horri, Nota en 1997: la lucha continúa gehitu behar zaio, Josu Cerratok espreski idatzia EUSKAL SARE GORRIrako .
LORBIDEk itzulia euskarara